75 urte bete ditu Easo koruak, eta horren harira, kontzertua emango dute larunbatean Karmengo Amaren parrokian.
Easo Abesbatzaren artxiboko argazki bat.
Aurten 75 urte bete dira Easo Abesbatza sortu zenetik, eta hori ospatzeko kontzertua emango dute datorren larunbatean Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian. Egungo koruko kideek zein iraganekoek kantatuko dute kontzertu berezian.
20:00etan hasiko da emanaldia, eta hiru zatitan banatuko dute. Lehenengoan abeslari ohiak ariko dira, bigarrenean egungoak eta azkeneko partean garai guztietakoak elkartuko dira. Honakoa da
egitaraua.
Bederatzi koru
1940an sortu zen Easo Abesbatza, euskal kantuak ezagutarazi eta hedatzeko asmoz. Pixkanaka kantutegia zabaltzen joan ziren, baita euren kide kopurua ere. Gaur egun bederatzi koruk osatzen dute Easo Abesbatza, eta 11 formatutan kantatzen dute.