Alkartasunak soka dantzarekin ospatuko du neguko solstizioa

Hilaren 19an dantzatuko dute Gure Zumardian. Parte hartu nahi dutenentzako entseguak antolatu dituzte.

neguko solstizioa 2014

Iazko baino eguraldi hobea espero du Alkartasunak

Solstizioak, Euskal Herrian, hainbat ekitaldirekin ospatu ohi dira. Neguko solstizioa gertu dago, eta Alkartasunak urteroko ohitura berreskuratuko du hilaren 20an. “Gustatzen zaigun moduan egingo dugu: dantzan”, esan dute Alkartasunako kideek. Soka dantzan ariko dira, 19:00etatik aurrera, Gure Zumardian. Herritarrak gonbidatu dituzte bertan parte har dezaten, eta horretarako bi entsegu antolatu dituzte. Hilaren 14an eta 16an izango dira entsegu ireki horiek. Azokan prestatuko dute soka dantza, 20:30etik 21:00etara —bi egunetan—.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.