Luzuriagako asfaltatze lanak direla eta, ezingo da hiru astetan aparkatu

Hilaren 14an hasiko dira egokitze lanak, urtarrilaren 4ra arte. Bitartean, aparkatzeko beste toki batzuk prestatuko ditu udalak.

luzuriaga

Luzuriagako zorua asfaltatuko dute

Hilaren 14an hasiko dira Luzuriagako eremua asfaltatzeko lanak, udalak jakinarazi duenez. Espero dute obrak urtarrilaren 4rako bukatuko dituztela. Bitarte horretan, ezingo da Luzuriagako orubean autoa utzi. Bi alternatiba egokituko ditu udalak. Alde batetik, egoiliarrentzat zein kanpokoentzat, Luzuriaga inguruko zelaia zein Usozeko kirol eremua prestatuko ditu. Egun osoan egongo da erabilgarri. Bestetik, antxotarrek bakarrik aparkatu dezaketen gunea: Biteri plaza. 20:00etatik 08:00etara utzi ahal izango dituzte euren ibilgailuak bertan. Informazio gehiago behar izanez gero, Udaltzaingora deitzeko eskatu du udalak. Honakoa da telefono zenbakia: 943 00 43 00.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.