eple orereta fanderia

Zuloaga Memorialaren finalak jokatuko dituzte bihar

Pilota egokituko paleta finalak goizean jokatuko dituzte; EPLEk denboraldi bukaerako jaitxoa egin du

landare herriko taberna orereta

Arbelaitz: "Ideia politikoak dira konfiskatzen direnak"

Herriko tabernen auziaren epaia salatzeko elkarretaratzea egin zuten Landare elkartearen aurrean

plenoa orereta errenteria

Madalenetan Hibaika omentzea erabaki du udalbatzak, aho batez

Lehenengo plenoan udalaren ordezkariak eta antolaketa zehaztu dituzte

Trintxer elkarretaratzea

Trintxerren konfiskatzea salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko

19:00etan da batzarra, elkartearen parean; atzoko batzarrean erabakiari nola erantzun eztabaidatu zuten

olatz mitxelena
OKE harrera

OKE-k Lehen Mailan jokatzeko negoziazioak bide onetik doaz

Aste honetan babesle batekin bildu dira eta azken detaileen zain daude. "Bihar erabakia iragartzeko moduan izango gara", adierazi du klubeko presidente Koldo Fernandezek.

eihartze aramendia
Urmendi Haur Eskola

Urte bukaeran jaioko diren haurrak aurrematrikulatzeko epea irekiko da

Hilaren 22an urte bukaeran jaioko diren haurrak Urmendi Haur Eskola aurrematrikulatzeko epea irekiko da. Uztailaren 3a izango da horretarako azken eguna.

eihartze aramendia
albaola

Hamaika jarduera antolatu dituzte Euskal Kostaldeko Museoen Eguna ospatzeko

Albaolan egin dute eskaintzaren aurkezpena, gaur goizean; Pasaian, Itsas Gelan eta Kultur Faktorian izango dira jarduerak.

olatz mitxelena

'Herriko tabernen' aurkako epaia berretsi, eta Rufi Etxeberriaren zigorra arindu du Gorenak

'Herriko tabernen' auziaren gaineko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, iazko uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsiz. Rufi Etxeberriari espetxe zigorra arindu diote.

oarsoaldea
Gabiltza proiektua

Emakume aditu eta arituen datu basea aurkeztu dute: Gabiltza

Andoainen lehen aurkezpena egin eta gero, Gabiltza proiektua Oiartzuna iritsi da. Atzo ilunabarrean eman zuten horren berri Gabiltzaren egile Oihana Etxebarrietak eta Eider Olazarrek kiroldegiko bilera gelan.

eihartze aramendia
Kantujira Lezo

Kantujiren sasoi berria hasi da Lezon

Hamargarren kantujira izango da bihar (hilak 20), 12:00etan hasita. Ohitura den bezala, hileko hirugarren larunbatetan elkartuko dira kantuzaleak.

eihartze aramendia

"Ongi hezitako herriak ongi erabakitzen du"

Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako irakasle talde batek erabakitzeko eskubidearen alde oihala josi dute.

eihartze aramendia
Girizia

Espainiako Auzitegi Gorenak emandako Herriko tabernen auziaren berrespena salatu dute

Babesa eta elkartasuna adierazteko Doneztebe plazan elkartu dira oiartzuarrak. Hurrengo egunetarako antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egin dute.

eihartze aramendia

Papresako langileei arrazoia eman die epai batek, soldata jaitsi zietelako

LABek jakinarazi duenez, KPI negatiboa izateagatik, enpresako soldatak jaisteko alde bateko erabakia hartu zuen

Hauteskundeak Oiartzun

Hauteskundeen balorazioa egiteko batzarrera deitu du EH Bilduk

Fronte zabalaren estrategiaren garapenaz hitz egingo dute ere biharko batzarrean.

eihartze aramendia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia

Apaiziartza babesteko urgentziazko batzarra deitu dute bihar

Apaizairtza proiektuaren egungo egoeraz hitz egingo dute parte hartzaileek eta ekimenarekin aurrera egiteko ideiak eta proposamenak jasoko dituzte.

Musika eskolak ikasle berrien matrikulazio epea zabalduko du astelehenean

Astebete izango dute musika eskolako ikasle berriek matrikula egiteko.

oarsoaldea
Lartaun Abesbatza

Solstizioa ospatzeko kontzertu berezia emango du gaur Lartaun Abesbatzak

Udara gerturatzen ari da eta solstizioa ospatzeko kontzertua eskainiko du Lartaun Abesbatzak gaur ilunabarrean.

eihartze aramendia

Galtzaraborda eta Fanderia auzoetan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Jai giroa igandera arte luzatuko da Galtzarabordan, eta Oiartzun ibaiaren ertzeko auzoan, berriz, asteartera arte

Udako eskaintza aurkeztu du AEK-k

Oarsoaldeko AEK-k uztailerako eta irailerako prestatu dituen ikastaroak aurkeztu ditu. Uztailean, mintzamena lantzeko ikastaroa eskainiko du eta irailean azterketei begirakoa.

eihartze aramendia
Gehiago