mendoza bildu inbestidura

Julen Mendoza beste lau urtez izango da alkate

EH Bilduren eta Errenteria Irabaziz-en botoak jaso ditu Mendozak; PSE-EEko hautagaiak bere zazpiak eta EAJk zurian bozkatu du

Joste Eguna Oiartzun

Auzoetako oihalak apainduko dituzte

Oiartzungo Gure Esku Dago-k oihalak apaintzeko deia egin diete herritarrei. Horrela, auzoz auzo horretarako aukera egongo da. Ekainaren 21erako sarrerak eta kamisetak ere salgai egongo dira.

eihartze aramendia
Gure Esku Dago

Joste Eguna antolatu dute iganderako Trintxerpen

Antxon, bihar, salmenta postua jarriko du Gure Zumardian Gure Esku Dago-k, eguerdian

oarsoaldea
Errenteria-Orereta itxasora begira jarri zuen lehen Atlantikaldiak

Atlantikaldirako 50 proposamen baino gehiago jaso dituzte

Udalerriko eragileek ekarpenak egin dituzte, eta hioaren 17ra arte egongo da egiteko epea

Lezo Institutuko ikasleen irteera

Lezoko Institutuko ikasleak herpetologo bihurtuta

Udalerrian osatzen ari den putzu sarea ezagutzeko helburuarekin, Lezoko Institutuko ikasleek irteera egin zuten joan den hilaren 9an. Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologoen laguntza izan zuten gaztetxoek.

eihartze aramendia
Sistema berriaren lehen hondakin bilketa

LABek hondakinen bilketan ari diren langileen lanpostuei eusteko eskatu du

Hondakinen bilketa udaletxearen menpeko zerbitzua izan dadila eskatu du sindikatu abertzaleak, "egiten den sistemarekin egiten dela".

olatz mitxelena
EHBildu lantalde berria

EH Bildu: "Entzun dugu pasaitarren hitza"

Herritarrak beren jardueraren erdigunean kokatzen ez dutela asmatu esan du koalizioak; Garai berri bati ekingo diotela iragarri dute, udalean zein herrian, eta zabaldu duten hausnarketa prozesura biltzeko deia egin dute.

olatz mitxelena
OKE-Olivo

Zelaiaren gainean dakiena egitea, OKEren arrakastaren gakoa

OKEren emakumeen taldeak Lehen Mailara igotzeko aukera du etzi Vigon. Joaneko 2-1ekoarekin itxaropentsu dago taldea, baina partidaren bila doaz

Mendoza eta Collar, akordioa sinatzen

"Eraldaketa sozial eta politikoaren aldeko" udal gobernua eratuko dute etzi

Agintaldirako oinarri politikoen aurkezpena egin zuten atzo EH Bildu eta Irabaziz-ek, ekitaldi publiko bateratuan

Gure Esku Dago

Ekainaren 21ean, "gu baguz"

Ekainaren 21erako Gure Esku Dagok egindako deialdira joateko bideoa osatu du Oiartzungo dinamikak herritarrekin

eihartze aramendia
ametsak-katakrak

Hamaika ekitaldi Pasaiako asteburuko kultur agendan

Gaur, Antxon, bertso show-a gauean eta errezitaldi-kantaldia arratsaldean Luzuriagan; San Pedron, John Berkhouten kontzertua Albaolan

oarsoaldea

Bihar, 11:00etan, eratuko da udalbatza berria

Herriko Plazan pantaila erraldoia jarriko dute batzarra jarraitzeko; Herri Bizian streaming-a jarriko dute

Argentinatik gutunak

Hiru eskutitz, erbestearen lekuko

Argentinara joandako lezoar baten hiru gutun argitaratu ditu Lander Zurutuzak ‘Lezoko Portua’ blogean. Erbestetik aitari orain 100 urte idatzitakoak lekukotza paregabea dira Zurutuzaren ustez.

"Dantza solo bat prestatuko dudan lehen aldia izango da"

Astelehenean abiatuko da Poloniako Wroclaw hirira. Egonaldi artistikoa egingo du, DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako deialdiaren bidez.

eihartze aramendia

Beraungo argiteria eta euskaltegiko galdara aldatuko dituzte, energia aurrezteko

Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana aurrera eramateko diru laguntzak eskatu ditu udalak; martxan jarri dira

Intxixu Trail

Dortsal guztiak salduta, Intxixu Trail egingo dute igandean

Ergoiengo Auzokalte elkartetik 10:00etan abiatuta, Intxixu Trail mendi lasterketa egingo dute etzi. Ibilbideak 15,5 kilometroko izango ditu.

eihartze aramendia

Sanantonioak hasiko dira gaur

Gaur 18:30ean botako duten suziriarekin hasiko dira Ergoiengo festak. Igandera bitarte, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.

eihartze aramendia
Amaia Agirregabiria

Izaskun Gomezek hartuko du etzi aginte makila

10:0etarako deitu dute udalbatza berria osatzeko plenoa

olatz mitxelena
Oiartzungo hautetsiak

Udalbatza berria osatuko da larunbatean

Larunbat honetan, hilak 13, udalbatza berria osatuko da. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. EH Bildutik bederatzik hartuko dute kargua eta EAJtik lauk.

eihartze aramendia
Axier Irastorza eta Tito Labordeta

Oroimenerako egun bete

Mende laurdena beteko du aurten Lezoko Imanol Artola Oroitaldiak. Parte hartze handia espero dute futbito txapelketaren antolatzaileek. Hitzordua, asteburuan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian.

Gehiago