Ereintzako gazteak garaile Ander Manzanedo Sarian

Askartza ikastetxeak antolatutako Ander Manzanedo Sarian nagusitu dira kadeteak eta alebinak

Hegaldi gora-beheratsu batean sartuko da udaletxea

Oiartzungo Antzerki Eskolako ikasleen emanaldia izango da gaur 18:00etan: 'Hegazkinean galduta'.

eihartze aramendia
olastokian Musika Bandak emandako kontzertua

Nagusien hiru banda eta musikari gazteak ariko dira Banden Alardean

Goizean musikari gazteek emanaldiak egingo dituzte, eta arratsaldean ariko dira nagusiak

Joste Eguna

[Argazki galeria] Oihalak josita, ekainaren 21era begira ari da Gure Esku Dago

Giro paregabea izan zen lehengo larunbatean, Joste Egunean

olatz mitxelena
eztena antzerkia mikelazulo

Eztena teatro zikloa egingo dute zazpigarren aldiz

Aurtengo jardunaldiak hilaren 18an hasi eta 21ean bukatuko dira, Mikelazulo elkartearen eskutik

Koxtape

Koxtapeko nesken trainerillak Espainiako txapelketa irabazi du

Senior mutilak podiumera igo dira baita ere, brontzezko domina eskuratuta

olatz mitxelena
Haurrentzako ere egitarau zabala prestatu dute Gaztañon.

Maritxuk jai giroa ekarriko du Gaztaño auzora, ostiralean

Ohi bezala, egitarau oparoa prestatu du Gaztañoko jai batzordeak, eta aurten Lapurdi omenduko dute

Idoia Beratarbidek 'Bihotzero' liburua ilustratu du

Marrazkilari oiartzuarrak Maider Agirre Gurrutxagak autoeditatu duen 'Bihotzero' liburua ilustratu du. Hain zuzen, hogei ilustrazio egin ditu.

eihartze aramendia

Eskuzko pasakako txapelketa igandean hasiko da

Lau maila izango dira txapelketan: Lehenengo Maila (Gipuzkoako Txapelketa), herrikoia, emakumezkoak eta gaztetxoak. Partida guztiak Kontzejupean jokatuko dituzte, 09:30ean.

eihartze aramendia
Emakumeen Mundu Martxa

Emakumeen Mundu Martxa antolatzera deitu dituzte oiartzuarrak

Oiartzungo Feministek "modu aktiboan" parte hartu nahi dute Emakumeen Mundu Martxan eta horretarako gaur udaletxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Oiartzuarrei dei egin diete antolaketan parte hartzera. Oarsoaldetik irailaren bukaeran pasatuko da.

eihartze aramendia
Oiartzungo Itsaslapurrak

Itsaslapurrak uretaratu dira Mutrikun

Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkarteko nesken traineruak lehen estropada jokatu du Mutrikun, Gipuzkoako Ligako estreinakoa. Duela hilabete gutxi erokeria zirudiena errealitate bihurtu da.

asier perez-karkamo
Edukiontziak

Portuko trafikoa ia hamabi puntu hazi da maiatza bitartean

Txatarra eta autoen trafikoa igo da gehien azken hilabeteotan

olatz mitxelena

Gure Esku Dagoko lokala aste osoan egongo da zabalik

Lokalean bertan ekainaren 21eko ekitaldirako sarrerak zein kamisetak eros daitezke.

eihartze aramendia

'Koldar hutsa zara', Aritz Gorrotxategiren liburu berria

Diktadura eta transizioaren artean jaiotako belaunaldiaren fikziozko kronika egin du Gorrotxategik.

[Argazki galeria] Sagardoa barra-barra zumardian, Tapia fin-fin Luzuriagan

Sagardoa eta Joseba Tapia. Ostiralean Joseba Tapiaren kontzertua izan zen Luzuriagan eta larunbatean Sagardo Eguna egun osoan zehar. Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturalaren barruko jarduerak izango dira.

Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiartzabal Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu dira

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea bukatuta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako 30 sailkatu dira. Irailaren 20ean hasiko da txapelketa.

eihartze aramendia

Erabakitzeko eskubidea josten ari dira Errenteria-Oreretan

Erabakitzeko eskubidea josten ari dira Errenteria-Oreretan Gure Esku Dagok deituta hamarnaka herritar.

Gehiago