Madalenak kartela

Madalenetako kartela prest dago jada

Susana Ibañez noaindarrak egin du kartelik onena, epaimahaiaren ustez; Jon Labiano hautatu dute herritarrek

Donibane Eskubaloia

Donibane Eskubaloia txapeldunordea da Kopako lehia bukatzeko partida baten faltan

Azken jardunaldian Eibarko Haritzak galduko balu arrosentzat izan daiteke kopa; taldeko arduradunek adierazi dutenez, zaila da baina ez ezinezkoa

olatz mitxelena
Euskadi BBT open

124 lagunek parte hartu dute KATek antolatutako Euskadi BTT Openean

Javier Ruiz de Larrinagak irabazi du Mendiolako opena, Elite Mailan; Emakumetan Karla Kortazar izan da onena

oarsoaldea
Oiartzungo El Watan

Sahararen egoeraren berri emateko hitzaldia egingo dute ostiralean

Ahmed Ettanji kazetari sahararra ariko da solasean, Reina Aretoan, 18:30etik aurrera

Orereta Altza pilota

Lau puntuko aldeagatik kanpoan geratu dira palista errenteriarrak

Bina berdindu dute donostiarrekin, herri arteakoan; eskupilotariek galdu egin dute

Seme-alaben heziketaz hausnartuko dute bihar Haurtzaro Ikastolan

Heziketaren gainean sortzen diren zalantzei nola aurre egin partekatuko dute Haurtzaro Ikastolan egingo duten hausnarketa saioan.

oarsoaldea
Senior mailako mutilek Liga irabazi dute.

Trainerillatan, San Juanek irabazi du Liga mutilen senior mailan

Mutilen senior Mailan San Juanek irabazi du; emakumeetan Zumaia, eta Getaria gizonezko Jubeniletan liga irabazi dute. Mutilen senior Mailan San Juanek irabazi du Liga; emakumeetan Zumaia, eta Getaria gizonezko Jubeniletan.

olatz mitxelena
orereta auzoak

Udal hauteskundeen emaitzak, auzoz auzo

Zortzi auzotan gailendu da EH Bildu, eta beste lauak PSE-EErentzat izan dira

Mendoza: "Herri mailan, emaitzak onak, positiboak eta pozgarriak dira"

EH Bilduren zerrendaburuak balorazioa egin du; "politika beste modu batera ulertzen" dutenen emaitzekin pozik dago

Udalbatza berriaren aurpegiak, Hitzan

EAJk lortu du alkatetza Lezon eta legegintzaldi berrian Kepa Garbizu izango da alkatea. Udalbatza berriaren osaketan aldaketa handia izango da.

Oiartzungo EAJ

Oiartzungo EAJ: "Pozik gaude, baina gehiagoren bila joango gara"

Herritarrei eskerrak eman dizkiete jeltzaleek eman dieten konfiantzagatik, eta udaletik "herritar guztion Oiartzun" bultzatuko dutela nabarmendu.

oarsoaldea

Udalekuen gaineko bilera deitu dute ostegunerako

Udalekuetako programazioaren gainean hitz egingo dute bileran.

Udan, aisiaz eta kirolaz goza dezakete haur eta gazte oiartzuarrek

Aisiabentura eta kirol udalekuak iniziatibak egingo dituzte. Lehen iniziatiba guztiz berria da, natura, aisia, kirola eta harremanak uztartzen dituena.

Antxoko Gure Esku Dago iniziatibak antolatuta, joste lanak

Antxoko Gure Esku Dago-k larunbaterako antolatu du Joste Eguna

Ekainaren 21ean egingo den danborrada erraldoian parte hartuko du Antxok, eta entseguak antolatu dituzte

olatz mitxelena

Gaztelerazko literatur solasaldia egingo dute gaur Andreonen

Andreonen literatur saioa egingo dute gaur. Luis Landeroren El balcón en invierno libura aztertuko dute.

udaberrifesta

200 lagun inguru bildu zituen Txabolsotoak Udaberri Festan

Guraso eta haurrek, denek primeran pasatu zuten Antxoko Gure Zumardian antolatutako festan.

olatz mitxelena

Hamar aurpegi berri udalbatzaren osaketan

Bosna zinegotzi lortu dituzte PSE-EEk eta EAJk, lau EH Bilduk eta hiru Pasaiak Ahal Du-k

olatz mitxelena

Zazpi, zazpi, lau eta hiru, Udalbatzaren zenbakiak

Zinegotzi guztien izen eta abizenak ikusteko aukera, hemen

Oiartzungo zinegotzi banaketa

Legegintzaldi berrian bederatzi zinegotzi izango ditu EH Bilduk eta EAJk lau. Ekainaren 13an hartuko dituzte karguak.

eihartze aramendia
trintxerpe karmengo aman

PSE-EEk Trintxerpen irabazi ditu hauteskundeak

EH Bildu lehen indarra izan da Donibane eta Antxon, eta San Pedron EAJ

oarsoaldea
Gehiago