Euskal Herriko XII. Pala Txapelketa antolatuko du Girizia elkarteak

Hilaren 24ra arte eman daiteke izena bikoteka jokatuko den txapelketan. Gizonak hiru mailatan banatuko dituzte, eta emakumeak, berriz, bitan.

Girizia elkarteko pilota sailak jakinarazi duenez, Euskal Herriko Pala Txapelketa hamabigarren aldiz antolatuko du, udalaren laguntzarekin. Era berean, elkarteko pilotari izan zen Josetxo Gamioren omenezko XXIII. memoriala izango da txapelketa hori. Gizonak hiru mailatan banatuko dituzte, eta emakumeak, berriz, gazteen eta helduen mailan. Parte hartu nahi duten bikoteek hilaren 24ra arte izango dute izena emateko epea. Horretarako, e-posta bidez eman beharko dute izena, edo bestela telefono bidez (656 71 12 75). Norgehiagokak larunbat goiz eta arratsaldetan jokatuko dituzte, Madalensoro pilotalekuan. Igande eta jai egunetan goizetan izango dira partidak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.