Urte berriarekin... saioak aurrera darrai

Oiartzungo antzerkizaleak taldeak eta udalak antolatuta, hilero teatro emanaldiak ematen jarraituko dute udaletxeko areto nagusian.

amico bubanara

Bubanarak ‘Amico’ antzezlana eskainiko du datorren igandean

Oiartzungo antzerkizaleek, udalarekin batera, antolatutako antzerki programak ez du etenik izango urte berriarekin batera. Teatro emanaldien ikasturteak aurrera jarraituko du, uztailera arte. Hilero emanaldi bat egingo dute, udaletxeko areto nagusian. Ekainean, gainera, antzerki ikasle gazteek hainbat saio egingo dituzte. Honakoa izango da egitaraua:
  • Hilaren 17a, igandea, 19:00etan: Amico, Bubamara dance theater.
  • Otsailaren 21a, igandea, 19:00etan: Pankreas, Tartean teatroa.
  • Martxoaren 13a, igandea, 19:00etan: Zer duzu Amy?, Oh my God.
  • Apirilak 17, igandea, 19:00etan: Talaka, Mairu antzerki taldea.
  • Maiatzak 21 eta 22, 19:00etan: Txinalka antzerki taldea.
  • Ekainean zehar: Oiartzungo antzerki ikasle gazteen emanaldiak.
  • Ekainak 19, igandea, 19:00etan: Lehergailuaren teoria, Horman poster.
  • Uztailak 8, ostirala, 19:00etan eta 21:00etan (kalean): Zuek, Rouge elea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.