Ihoteak prestatzen hasiko dira Herri Musikaren Txokoan

Soinuenean bi zita jarri dituzte hilaren 23rako: zakuak prestatzea, batetik, eta dantzen entsegua, bestetik.

Ihoteak ate joka daudenez, Herri Musikaren Txokoa hasi da prestaketa lanetan. Hilaren 23an, 17:00etan, Soinuenean elkartuko dira, eta Lartaun Txistulari Taldeko zein Olarri dantza taldeko kideekin batera, dantzak ikasiko dituzte Auzokalte elkartearen parean. Egun, toki eta ordu berean beste zita bat jarri dute. Ihoteetako zakuak antolatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, Abaraxka udal ludotekako kideen laguntzarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.