50 gimnastek hartu dute parte Tximeletaren aurrefasean

Eskola arteko lehiaketa hasi aurretik, prestaketa aurrefasea egin zuten. Tximeletakoez gain, beste hiru taldetako gimnastak izan ziren Elorsoron.

ttimeletta

Tximeletaren galan lau taldetako kirolariek hartu zuten parte

Tximeleta gimnastika taldeak aurrefasea antolatu zuen pasa den larunbatean. Elorsoro kiroldegian egindako galan, 9 eta 23 urte bitarteko 50 bat gimnasta bildu ziren. Udalerriko taldeko kirolariez gain, Usurbil, Altza eta Karmelo taldeetakoek ere parte hartu zuten, taldeka zein bakarka. Eskola arteko lehiaketa hasi aurretik, prestaketa moduan egindako gala izan zen larunbatekoa. Tximeleta taldekoek aurreko urteetan baino maila altuagoa eman zuten. Tximeletak eskerrak eman dizkie aurrefaseko proba antolatzen lagundu dieten guztiei, batez ere Elorsoro kiroldegiko arduradunei, urtez urte instalazioak uzteagatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.