Hoditeria aldatu behar dutela eta, 500 metroko zatia ezingo da erabili.

Aiako Harria etxetik Ordozelairaino egongo da itxita
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Ergoiengo bidegorriaren 500 bat metro itxita egongo dira hilabetez. Zehazki, Aiako Harria etxetik Ordozelaiko bidegurutzeraino doan tarteari eragingo diote hoditeria aldatzeko obrek. Izan ere, azken asteetan leherketak izan dira hodietan. Hala ere, aurretik, inguru horretan lanak egin zituela gogorarazi du udalak.