San Joane eta Mikelongo Errepublika aldarrikatu dute Donibanen

Itsaslapurrek hartu dute Donibane gaur eguerdian, eta piraten, arpoilarien eta soldaduen mozorroak dira nagusi barrutian.

inauteriak donibane

Piratek ere baleak ehizatzen dakitela dirudi

Piratek Donibane abordatu dute gaur goizean. Soldadu ingelesen aurka borrokatu ondoren, barrutiaren jabe egin dira itsaslapurrak. Udaletxe zaharrera igo eta San Joane eta Mikelongo Errepublika aldarrikatu dute. Piratak iristearekin batera, giro onak hartu du Donibane. Bi herri bazkari egin dituzte gero: bata, galeoiz apainduta dagoen erretiratuen egoitzan, eta bestea, itsaslapurrek, Koxtape arraun elkartearen egoitzan. Arratsaldean berriro elkartu dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.