Euskal Herriko Pala Txapelketa bederatzi partidekin hasi da

Gizonek osatutako 70 bikotek jokatuko dute txapelketa, hiru mailatan zatituta. Emakumeen talderik osatu ez denez, hasiera atzeratzea erabaki dute.

zutik:  Dagerre, Zabala, Toledo epailea, Errasti eta Aizpuru. Makurtuta: Biana, Marin, Urresti eta Iraeta.

Zutik: Dagerre, Zabala, Toledo (epailea), Errasti eta Aizpuru. Makurtuta: Biana, Marin, Urresti eta Iraeta.

Asteburuan hasi da aurtengo Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia. Mutilen hiru mailetako bederatzi partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan. Nesken mailako talderik oraindik ez dute osatu, eta txapelketaren hasiera atzeratzea erabaki du Girizia elkarteko pilota sailak, egutegia osatzen duten arte. Gizonen lehen mailan hamasei bikotek parte hartuko dute, bigarrenean 30 eta hirugarrenean 24k. Hauek dira asteburuko emaitzak: Lehen maila
  • Zabala-Dagerre/Errasti-Aizpuru: 25-19.
Bigarren maila
  • Biana-Marin/Urresti-Iraeta: 24-25.
  • Gaizka-Ormaetxea/Rodriguez-Murgiondo: 15-25.
  • Galdos-Elizasu/Landa-Olaizola: 15-25.
  • Olaizola-Olaizola/Katalintxo-Izoztegi: 08-25.
  • Urdanpilleta-Juanikorea/Ormazabal-Muñoa: 25-12.
Hirugarren maila
  • Enbil-Karrera/Aldarondo-Rekarte: 17-25.
  • Beloki-Santamaria/Rikondo-Pagoaga: 25-14.
  • Arana-Arana/Duke-Duke: 25-10.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.