Natura argazkigintzako ikastaroak egingo dituzte Arditurriko parketxean

Katiuskak argazkigintza estudioak emango ditu ikastaroak, martxoan zehar, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean.

natura argazkigintza

Aiako Harria natura parkean egingo dituzte ikastaroak

Arditurri Parketxean zein Aiako Harria Natura Parkean hainbat mailatara egokitutako natura argazkigintza ikastaroak egingo dituzte martxoan zehar. Katiuskak argazkilaritza estudioko kideek emango dituzte ikastaroak, eta euren estudiotik pasatu beharko da matrikulazioa egiteko edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero. Honakoa da egitaraua: Martxoak 6
  • Reflex kamera edo hibridoa erabiltzen hasi dutenei zuzenduta. Landuko dituzten gaiak: Kameraren atalak, objektiboak, fotometroa, programa automatikoak, eskuzko programak, abiadura eta diafragma, ISO sentsibilitatea eta flash integratua. Ordutegia: 09:30etik 13:30era. Prezioa: 50 euro.
Martxoak 13
  • Kameraren oinarrizko ezagutza dutenei eta argazkigintzan sakondu nahi dutenei. Landuko dituzten gaiak: Kameraren elementuak eta funtzioak, fokatze teknikak, argi neurketa, objektibo ezberdinak, diafragma eta buxadura abiadura, enfoke eta desenfokeak, filtroak, konposaketa arauak, lan praktikoa, paisaia eta natura. Ordutegia: 09:30etik 13:30era. Prezioa: 50 euro.
Martxoak 20
  • Gaueko argazkigintza, Arditurriko meazuloetan. Landuko dituzten gaiak: koloretako flashak, tungsteno argia, tenporizadorea, bulb modua, argiarekin margotzea. Ordutegia: 09:30etik 13:30era. Prezioa: 50 euro.
Informazioa eta matrikulazioa: Katiuskak estudioa. Tulle, 3 behea. Errenteria-Orereta. Telefono zenbakia: 943 52 82 74. Webgunea eta e-posta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.