Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen arteko hitzarmenaren arabera emango dituzte zerbitzuak, beste urte batez.
Herriko merkatari eta ostalariek, beste urte batez, euskarazko hainbat zerbitzu dohainik jasotzeko aukera izango dute, Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak duten hitzarmena gauzatuta. Zerbitzu horien berri jakiteko eskutitzak jasotzen ari dira Oiartzungo establezimenduak.
Ttur-tturrek zein udalak merkatari eta ostalariak animatu dituzte, zerbitzua euskaraz eman dezaten, bi arrazoiengatik: “Batetik, belaunaldi berriak euskaraz ongi prestatuak eta euskara eske datozelako, eta bestetik, euskara kalitate ezaugarri garrantzitsua delako, besteak beste bezeroarekiko errespetua adierazten duelako”. Gainera, bezeroei dei berezia egin diete: euskararen arloan hutsuneren bat duten establezimenduei Ttur-tturren zerbitzuaren berri emateko eskatu diete, edo elkartearekin harremanetan jartzeko.
Baliabide ugari
Merkatari eta ostalariek eskura dituzten baliabide gehienak dira doakoak. Honakoa da zerrenda.
- Itzulpen eta aholkularitza zerbitzua: Testuen eta zuzenketa eta itzulpena koloretako paper diseinatuetan maketatuta.
- Informazioa oharrak euskaraz.
- Euskara eskolak.
- Diru laguntzak: establezimenduaren errotulua euskaraz jartzeko, poltsak euskaraz jartzeko, euskara ikasteko…
Merkatari edo ostalari batek zerbitzuaren eskaintza postaz jaso ez balu, Ttur-tturrekin jarri daiteke harremanetan, Fermiñene etxera joanez, telefonoz (943 26 01 82) edo
e-posta bidez.