Ikasturteko bigarren tailerra izango da, eta oraingoan ere Pello Añorgak emango du. 0 eta 7 urteko haurrak dituztenei zuzenduta dago.
Pello Añorga ipuin kontalariak emango du tailerra
Gurasoentzako ipuin tailerra hasiko da bihar arratsaldean, Pello Añorgaren ipuin kontalariaren eskutik. 0 eta 7 urte bitarteko haurrei gurasoei zuzenduta dago, bigarren aldiz ikasturte honetan. Izan ere, aurreko saioak izandako arrakastarengatik erabaki dute tailerra errepikatzea.
Manuel Lekuona Bibliotekan egingo dituzte tailerraren lau saioak, bihar, etzi eta datorren asteko astearte eta asteazkena. 17:30ean hasi eta 19:00etan bukatuko dira saioak. Taldeak, gehienez, hogei lagunekoak izango dira, eta haurrei ipuinak nola kontatu teknika batzuk eskaintzea ikasiko dute, baita etxean ipuin txoko bat antolatzen ere.
Tailerren zikloa Pello Añorgaren lau urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketarekin bukatuko da. Martxoaren 2an izango da, 17:30ean, bibliotekan bertan.