18:00etan hasiko da kalamu landareak aurkezteko epea. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goiko Eskolan.
Kalamua izango da arratsaldeko protagonista
Arraguako Goiko Eskola kulturgune okupatuak Kalamu Eguna ospatuko du datorren larunbatean. Hamaseigarren ekitaldia izango da, eta ohi bezala, egitarau txukuna antolatu dute. Horrela, 18:00etan kalamu landareak aurkezteko epea zabalduko dute, 20:00etara arte. Giroa berotzen hasteko, Jose Sitarrek zuzeneko musika eskainiko du.
20:00etan hasiko dira kalamu dastaketan, eta 20:30ean hasiko da kalamuari buruzko solasaldia. Gosea berdintzeko, 21:30ean hasiko dira afaltzen, Jah Jahb Inityren zuzeneko musikarekin. Gauerdian, berriz, kalamu lehiaketaren sari banaketa egingo dute.