Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hondakin bilketa sistemari buruzko "akordio aitzindaria" aurkeztu dute EAJk eta EH Bilduk

Agintean edonor dagoela ere, sistema mantentzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek. Birziklatze tasa %80an mantentzea (edo handitzea) da helburua.

Erik Gartzia
Lezo
2016/02/16
zintzilikarioak edukiontziak lezo

Zintzilikarioak eta edukiontziak egongo dira sistema mistoa ezartzean

Lezoko Udalak, EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioari esker, hondakinak jasotzeko sistema mistoa ezarriko zutela jakinarazi zuten duela hamar egun. Gaur akordioaren xehetasunak eman dituzte bi alderdietako zinegotziek, agerraldi bateratuan. Kepa Garbizu alkateak akordioaren “garrantzia” nabarmendu du, ez delako unean unekoa eta etorkizunari begiratzen diolako. “Agintean gu biotako edonor egonda ere, ezingo da aldatu sistema, lau urtean behin aldatzea ez baita eraginkorra”, zehaztu du. “Orain”, gaineratu du alkateak, “sistema berria ongi ateratzea lezoarroi dagokigu”. EH Bilduren aldetik, Ainhoa Zabalok esan du koalizioak “baikortasunez” ikusten dutela akordioa lortu izana: “Urratsez urrats iritsi gara akordiora, eta horrekin guztiok dugu irabazteko. Ez dugu alderdikeriaz jokatu, Lezon pentsatuz baizik”. Lezoko adostasuna zein bi aldeek erakutsitako borondatea “Gipuzkoan aitzindaria” izan dela argi utzi dute Garbizuk zein Zabalok. Bi hilabete egon dira mahai baten bueltan negoziatzen, eta jasotako uzta “kontuan izateko ikasgaia” dela iritzi du EH Bilduko zinegotziak. “Gehiagotan egin beharko lirateke halakoak”, iritzi du. Liskarra saihestea helburu Udal gobernu taldeak martxorako iragarri zuen hondakinen sistemaren gaineko herri galdeketa. Gaur aurkeztutako hitzarmenarekin “liskar asko” ekidingo direla uste du Garbizuk. “Egingo bagenu, duela lauzpabost urteko egoerara iritsiko ginatekeela uste dut. Ongi kudeatu behar dira horrelakoak, kostu ekonomikoa kontuan hartu gabe”, baietsi du alkateak. Horrela, “etorkizunari begira” jarri dira bi aldeak. “Akordio ausarta da gurea. Orain gure indar guztiak Lezoren beharretan jarriko ditugu”, esan du. Jarraian, sistema mistoa ezartzeko akordioaren oinarriak —sei, guztira— azaldu dituzte, bat egiten duten puntuekin:
  1. Adostasunez lortutako bilketa sistema bat izatea, lezoarrak liskarretik behin betiko urruntzeko.
  2. Sistema mistoak ezin duela %80ko birziklatze tasatik urrundu.
  3. Gaur egun Lezoko etxeetan egiten den gaikako sailkapena aurrerantzean ere egitea, udalak bereizita jasotzen jarraitu ahal izateko.
  4. Errefusean atentzio berezia jartzea, zati hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango baita birziklatze emaitza. Errefusaren maiztasuna zainduko dute, emaitzak bermatze aldera.
  5. Emaitzen jarraipen zehatza egingo dute, adostutako emaitzetatik urrunduz gero, hobekuntzak egitea ahalbidetzeko.
  6. Bilketa sistemaren ordutegiak ahalik eta libreenak izatea, behin %80ko tasa bermatuta, herritarra ahalik eta erosoen sentiarazteko.
Sistema mistoa datorren urtean ezarriko dute, eta horrekin batera, edukiontzi hori eta urdinak bueltatuko dira Lezora, papera eta ontzi arinak, hurrenez hurren, jasotzeko. Zintzilikarioek, baina, bere horretan jarraituko dute, organikoa eta errefusa jasotzeko. Oraindik azterketa teknikoak —bilketaren maiztasuna, edukiontziak non kokatu eta abar— egin behar dituzte, sistema “ahalik eta eraginkorrena” izan dadin. Gaia “konfrontazio politikotik aterata” —hala definitu du Xubero Ubillos zinegotzi jeltzaleak—, akordioa gizarteratzen hasiko dira, komunikazio kanpaina baten bitartez zein herriko eragileekin bilduz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.