Jokin Urainek koordinatu du. 426 preso, iheslari eta erbesteratuen ideiek mamitu dute liburua.
‘Ametsen liburua’ erosteko aukera egongo da aurkezpenean.
Ametsen liburua aurkeztuko dute datorren ostegunean, hilaren 25ean, udaletxeko areto nagusian. 426 preso, iheslari eta erbesteratuen ametsekin osatu dute liburua. Jokin Urain preso ohiak aurkeztuko du liburua, eta proiektuan parte hartu duten herriko preso ohiak ere izango dira datorren asteko ekitaldian. Koordinazio lanetan aritu da bera. Aurkezpenaz gain, liburua ikusteko zein erosteko aukera egongo da.