Pilotari buruzko emanaldi berezia egingo dute 'Kirolez Blai!' saioan

Oiartzun Irratian Oiarpeko bi pilotarirekin eta Asegarceko beste birekin solasean ariko da Joxemi Lopezekin.

kirolez blai

Pilotariak izango dira protagonista Kirolez Blai! saioan

Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! saioak emanaldi berezia emango du bihar eguerdian. Eskupilotari buruzkoa izango da saioa, eta Joxemi Lopez aurkezlea lau pilotarirekin egongo da. Estudioan bertan egongo dira Oiarpe taldeko Aitzol Arzallus eta Andoni Ugalde izango dira. Bestetik, telefonoaren bestaldean egongo dira Ander Imaz eta Asier Arteaga Asegarceko pilotariak egongo dira. Promozio txapelketa jokatzen ari dira biak ala biak. Saioa 13:15ean hasiko da, eta errepikapena, berriz, 20:30ean izango da. Beti bezala, 107 FM dialean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.