Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Emakumeen Nazioarteko Egunaren gaineko mozioa aurrera atera da, adostasunik gabe

Parekidetasunarekin ados daudela esan du EAJk, baina EH Bilduk aurkeztutako mozioaren edukia "absolutuegia" dela iritzi dute jeltzaleek.

Erik Gartzia
Oiartzun
2016/02/25
eaj oiartzun zinegotziak

EAJko zinegotziak (eskuineko lauak) mozioan abstenitu egin ziren.

Otsailari dagokion ohiko plenoa egin zuen atzo Oiartzungo Udalbatzak, hamar punturekin. Gairik mamitsuena EH Bilduk aurkeztutako Feminismotik eraldaketa sozialera mozioarena izan zen, martxoaren 8ari begira osatutakoa. Egunaren jatorriaren testuingurua azaldu ondoren, ordutik berdintasunaren bidean urrats asko eman direla uste dute koalizio soberanistako kideek. “Legeak badaude, baina oraindik badira eman beharreko pausuak”, azaldu zuen EH Bilduk. Horrela, “berdintasun faltsuaren diskurtsoa” salatzen du mozioak, eta krisia eskubideak kentzeko aitzakia dela uste dute, “bereziki emakumeen eskubideak”. Gainera, emakumeen enplegu duina eta zaintza lana partekatuak bermatzeko, zein sexu erasoekin eta”emakumeen aurpegia duen” prekarietatearekin bukatzeko konpromisoa duela baietsi zuen koalizioak. Gainera, herri mailan, sei konpromiso hartuko dituzte, udal gobernu talde bezala:
  1. Emakumeen errealitatea ikertzeko konpromisoa.
  2. Kale izendegian emakumeen presentzia handiagotzea.
  3. Udalak hizkuntza ez-sexista erabiltzea.
  4. Festetan, herriko eragileekin elkarlanean, parte hartze parekidea bultzatzea.
  5. Udaleko sailetan, genero ikuspuntuaren transbertsalitatea ezartzea.
  6. Martxoaren 8ari begira, herriko emakume taldeek deitutako jarduera eta mobilizazioetan parte hartzea.
Antiju Morik talde feministako kide batek hitza hartu zuen segidan, taldearen izenean eta Oiartzungo Feministen Asanbladaren ordezkari bezala. EH Bilduren konpromisoa eskertu zuen, baita feminismoa bera lantzea ere. Bide horretan jarraitzea animatu zituen, eta “feminismo” hitza erabiltzeagatik zoriondu zituen: “Hitz hori beldurrik gabe erabiltzen duzue, eta eskertzen da, badirudielako beldurra dagoela”. EAJk, abstentzioa Rafael Bergaretxe EAJko zinegotziak bere udal taldea abstenitu egingo zela iragarri zuen. “Ez gara abstenituko parekidetasuna eta emakumeak erabakiguneetan egon behar dutela partekatzen ez dugulako, baizik eta testua oso absolutua iruditzen zaigulako”, esan zuen Bergaretxek. Bere ustez, ez dago “feminismo unibokorik”, eta mozioak “erradikaltasun puntu bat” du. EUDELek martxoaren 8ari begira ateratako adierazpen instituzionala irakurri zuten, “egokiagoa” delakoan. Agurtzane Lekuona Feminismo zinegotziak udalak antolatutako genero formazio saioetara gonbidatu zituen zinegotzi jeltzaleak. Jexux Leonet alkateak, bere aldetik, “frustrazioa” zuela adierazi zuen, “adostasun batera ez iristeagatik”. Lurbizi egitasmoa, aurrera Lurbizi egitasmoaren berri eman zuten. Alkatetza dekretu bidez, udalerriko lehenengo sektorea bultzatzeko asmoa du udalak. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak gainbehera izan duela atzeman du udal gobernu taldeak, eta “kanpoko jarduerei gero eta gehiago lotua dagoela”. Horrela, hainbat lan ildo martxan jarriko dituzte. Nekazaritzarako lur gehiago bideratu nahi dituzte, lur jabe eta ekoizleak artean harremanetan jarri edo autoekoizpena bultzatu, gero kontsumo taldeen bidez saltzeko. Behemendirekin elkarlanean ariko dira. Gainontzeko puntuak Gai zerrendako beste puntuei dagokienez, Oiartzun Irratiari diru laguntzak ematea aho batez onartu zuten. Horrez gain, udaleko langile batek beste lan batekin duen bateragarritasuna aztertu zuten, baita Oarsoaldea Garapen Agentziari egin beharreko ekarpena ere. Errezibo eta isun batzuk bertan behera uztea onartu zuten. Galdera eta eskaeretan, udalak martxan jarri duen etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko planari buruzko informazioa eman zuen alkateak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.