Euskara Batzordea sei puntu jorratzeko bilduko da etzi

Euskara enpresa ertain eta txikietan euskara sustatzeko egitasmoa izango dute hizpide, besteak beste.

Oiartzungo Euskara Batzordeak ohiko batzarra egingo du etzi arratsaldean, 17:00etatik aurrera. Udaletxeko gobernu gelan bilduko direnek sei puntu aztertuko dituzte. Honako hauek izango dira:
  • Enpresa txiki eta ertainetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa diseinatzeko kontratazioaren esleipen proposamena.
  • Gipuzkoako Bertsozale Elkarteari aurreko ikasturtean Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleei emandako bertsolaritza ikastaroak ordaintzea.
  • Udako Euskal Unibertsitaterako ikasle oiartzuarrentzako bekak onartzea.
  • UEUri 2016ko diru laguntza ematea.
  • UEMAri aurtengo ekarpena eta gastua onartzea.
  • Oarsoaldeko Euskara Batzordearen 2016ko egitasmoak aurrera eramateko ekarpenen gastua eta ordainketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.