Bestelako mundu bat badela erakusteko, Alternatiben Oihartzuna

Baionan, Bilbon eta Donostian egindako Alternatiben Herrien lekukoa hartuko du Oiartzunek, eta gizarte bidezkoagoa baten aldarria eta hausnarketa egingo dute, jai giroan.

Alternatiben Oihartzuna

Eneko Salaberriaren ilustrazioa

Bidezkoago den gizarte bat egin daitekeela erakutsi nahi dute apirilaren 16an. Alternatiben Oihartzuna ekitaldia egingo dute orduan, Bilbon, Baionan eta Donostian egindako Alternatiben Herria iniziatibaren lekukoa hartuz. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, eta “egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren” erakusleiho eta topagune izango dela iragarri dute antolatzaileek. Izan ere, jakin bai baitakite Oiartzunen zein Euskal Herrian eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean badirela “hamaika pertsona eta eragile egunez egun alternatibak eraikitzen”. Horregatik, apirilaren 16an guztiak —edo ahal bezain beste— bildu nahi dituzte Oiartzunera. Alternatibak badaudela eta erakustearekin batera, sistema bera aldatu behar dela aldarrikatuko dute. “Pertsonak erdigunean” jarri nahi dituzte, eta bertso batekin laburbildu dute euren filosofia:

Ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak era planeta zaintzeko eta nagusi den sistema aldatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.