EH Bildu: "Donostiako Udalak pasaitarroi muzin egiten digu berriro ere"

Pasaiak Luzuriagako eraikina behar duela defendatu du koalizio abertzaleak, bertan proiektu sozio kultural bat garatzeko

Luzuriaga, ehbildu, luzuriagamartxan

Pasaiak Luzuriaga behar duela defendatu du EH Bilduk

Pasaiako EH Bilduk gogor gaitzetsi du Donostiako Udalak Luzuriagan lanak hasi izana Pasaiari aurrez ezer komunikatu gabe. Modu berean, azken urteetan eraikina berreskuratzeko ekimena hartu duen Luzuriaga Martxan proiektuko kideekin ez hitz egin izan deitoratu dute. Luzuriaga itxiz, Donostiak antxotar zein pasaitarrei bizkarra ematen diela iritzi dio EH Bilduk, eta aurretik ere norabide horretan emaniko urratsak deitoratu dituzte, Papinerako errepideko lanak aipatuz. Alduniak ez du eraikina erosteko asmorik Donostiak Luzuriagako lanak hastearekin batera, aldundiak eraikina erosi zuela zabaldu zen Antxon. Baina aldundiak ez duela eraikina erosi baieztatu dio Hitzari aldundiak berak, eta Pasaiako EH Bilduk ere gauza bera jakinarazi du. Azaldu dutenez, aurreko agintaldian aldundia erosketarako tratua itxi zuen eraikinaren jabetzaren gehiengoa duen ICO erakundearekin. Tratu hura, baina, indargabe da gaur egun: “Gaur egun Donostia eta Pasaia gobernatzen duten alderdiek euren botoekin saihestu dute erosketa gauzatzeko dirua bideratzea”, salatu du koalizio abertzaleak. “Gure herriak behar-beharrezkoa du eraikin hori, bertan proiektu sozio-kultural askotarikoa garatzeko” defendatu du EH Bilduk. Eraikinak duen balio historiko eta estetikoa ere nabarmendu nahi izan du koalizio abertzaleak, ” herriko ondare industrialaren azken aztarnak balioztatu eta errespetarazteko”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.