Murixka taldeko dantzariak izan dira Oiartzungo Soinu Zaharreko kanporaketako onenak

Ane Jaunarena, gazteenen mailan, eta Maider Aginaga, zaharrenean, izan dira onenak Elorosoron jokatutako kanporaketan.

soinu zahar oiartzun

Soinu Zahar kanporaketan 39 dantzarik hartu zuten parte.

Pasa den igandean ospatu zuten, Elizalde Dantza Taldeak antolatuta, Soinu Zahar txapelketako kanporaketa jokatu zuten Elorsoro kiroldegian. 39 dantzarik hartu zuten parte, bi mailatan banatuta, eta bietan Lezoko Murixka dantza taldeko kideak nagusi. 6 eta 10 urte bitarteko hamazazpi neskek hartu zuten A Mailan. Guztietan onena Ane Jaunarena izan zen, eta berarekin batera beste bi lezoarrek osatu zuten podiuma: Olatz Azkuek eta Ibone Alvarez de Belatek. B Mailan, berriz, 11 eta 14 urte arteko 22 neska aritu ziren dantzan, eta honakoa izan zen sailkapena: Maider Aginaga lezoarra, Nerea Sasiain elgoibartarra eta Enara Lertxundi villabonarra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.