Beloaren atzean izkutatzen dena
Beloaren gaineko solasaldi irekia egingo du Emakumeen begirada anitzak tailerrak hilaren 17an, osteguna, 17:15ean hasita Merkatuzarren. Beloa identitate zeinua, edo erlijiosoa den aztertuko dute solasaldi horretan. Udalak martxan jarritako Eraldaketa feministarako eskolaren barruan tailerrak egiten dituzte hilero Bayan El Idrissi eta Silvia Sarriak gidatuta. Helburua estereotipoekin eta aurreiritziekin apurtzea da eta jatorri bakoitzak berezko dituen kultura berezitasunetik ikasteko eta konpartitzeko gunea izan ohi da tailerra.