Besteak beste, Pikoketa elkarte errepublikazalearen mozio bat, San Markoko Mankomunitatearekin duen auzia aztertuko dituzte.
Otsaileko ohiko plenoaren irudia.
Udalbatza asteazkenean bilduko da, ohiko plenoan. Urteko orain arteko gai zerrendarik luzeena izango da, hemezortzi punturekin. 19:00etan hasiko da udalbatzarra, eta besteak beste, Pikoketa elkarte errepublikazalearen mozio bat, San Markoko Mankomunitatearekin duen auzia eta hainbat elkarte laguntzea aztertuko dituzte.
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Oarsoaldea eskualdeko Pikoketa Errepublikaren Aldeko Elkarteak aurkeztutako mozioa.
3) 2015 urteko aurrekontuaren likidazioa.
4) Artxibozainaren proposamenez ekonomia saileko zenbait dokumentazio xahutu eta suntsitzea.
5) Arraztalo elkartearen 2016ko dirulaguntza eskaera.
6) Killirikupe Taldeari Iturriotz auzoko dorretxean lokala uzteko hitzarmena.
7) Arraztalo Elkarteari landa lurrean bi lur-zatiren alokairu kontratua luzatzeko proposamena.
8) Arragua auzoan lurzoru publiko bat desafektatzeko proposamena.
9) San Markos Mankomunitatea 2014ko aurrekontuaren aurkako auzian Kasazio Helegitean bertaratzea.
10) Oiartzungo Bake Epailea izendatzeko proposamena.
11) Udaletxeko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.
12) Fermiñene eraikineko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.
13) Ibarburuene eraikineko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.
14) Kulturetxeko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.
15) Aurreko urteetako hainbat isun bertan behera uzteko proposamena.
16) Zinegotzi eta udal talde politikoen ordainsariaren aldaketa.
17) Beste organoen jardueraren jarraipena.
18) Eskari-galderak.