Gazte bat atxilotu dute, EuskoTrenen geltokian lapurtzen saiatzea egotzita

Ertzaintzak beste bi gazte atzeman ditu Lezoko klub batean, ustez dirua faltsuarekin ordaintzen saiatzeagatik.

topo oiartzun

Topoa, Oiartzungo geltokitik ateratzen.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 24 urteko gazte bat atxilotu zuten bart gauerdian. Arragua auzoko tren geltokian atzeman zuten, bertako segurtasun sistemek ohartarazi ondoren. Patruila bat bertaratu zen, eta geltokiko kristal bat hautsita aurkitu zuten. Txartel makinak ere kalteak zituen, eta hura ustez irekitzeko palanka bat aurkitu zuten. Trenbidea miatu, eta gizon bat aurkitu zuten bertan. Ertzaintzak adierazi duenez, lapurreta egiten saiatu zela egiaztatu zuten, eta atxilotu egin zuten. Bestalde, bart gauean ere, Lezon naziotasun frantziarra duten bi gazte atxilotu zituzten ertzainek. Jakinarazi dutenez, Lezoko “klub” batean 50 billete faltsuekin ordaintzen saiatu ziren. Ertzainak iritsi eta egiaztapenak egin ondoren, kopuru bereko beste sei billete atzeman zizkieten. Dirua faltsifikatzea egotzita atxilotu zituzten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.