"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Aretxabaletaren kontra jokatuko du Pasaiak igandean

Aretxabaleta sailkapeneko azken tokian da; Pasaia bederatzigarren

pasaiake3. Mailako Pasaiak baino ez du jokatzen asteburuan. Gainontzeko talde guztiek atsedena dute. Zuri-gorriak, printzipioz, faboritoak dira iganderako lehiara begira. Kontrarioaren etxean dute partida, igande arratsaldean, 16:30etik aurrera.  Aretxabaleta sailkapeneko azken postuan da, eta, teorian, zuri-gorriek ez lukete arazorik izan beharko gailentzeko. Nagusitasuna, hala ere, zelaian frogatu behar. Ondarroaren kontra jokatu zuen lehengo asteburuan Pasaiak, Don Boscon, eta 2 eta 1 irabazi zuten. Honenbestez, Liga bukatzeko sei jardunaldiren faltan, zuri-gorriek 42 puntu gehitu dituzte eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dira. Batelak Pazko Astean atsedenik ez duten besteak, arraun taldeak dira. Gipuzkoako Batel Ligak Orion du zita bihar, 11:00etan. Han izango dira Koxtapeko, San Pedroko eta Illunbeko batelak lehian.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.