Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

'Bagabiltza, baina bide luzea dugu oraindik egiteko'

Errenteria-Orereta
Gizartea

Euskalgintzaren topagunea bihurtu nahian berrantolaketa egin zuen Lau Haizetarak orain bi urte. Euskararen unibertsora jendea erakartzea dute helburuetako bat.

2016/04/01
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
Perez de San Roman eta Maritxalar

Perez de San Roman eta Maritxalar

Berrantolaketa prozesua abiatu zuen Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak orain bi urte, eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagune bihurtu. Zein urrats egin dituzue denbora honetan? helburuak bete dira? Aitzol Perez de San Roman: Anbizio handiko helburuak genituen, Orereta-Errenteriako euskaltzale edo euskalgintzan gabiltzan elkarte eta norbanako guztion topagune eta herriko erreferente izatea. Urte batean edo bitan lortzeko helburu handiak dira horiek, baina bide horretan gabiltza, lanean ari gara hori lortzeko. Helburu horren atzean, gainera, euskararen alde ari garenak elkartu eta gure artean proiektu zehatzez aparte, ideia ezberdinak eta hausnarketak partekatzea ere badago. Sor daitezkeen dinamika berriak martxan jartzea ere bada beste helburua. Xixilio Maritxalar: Horrekin batera, hainbat muga genituela onartuta, gure ateak zabaldu eta euskararen alde jende gehiago batzea ere izan da Lau Haizetararen berrantolaketaren helburua. Nahikoa indibidualistak gara orokorrean, eta bildu beharrean erreferente ona sortzeko, bakoitza gure aldetik gabiltza. Euskalgintza handitzeko nahia ere badago berrantolaketaren atzean, beraz. Maila horretan urratsak egiten ari zarete, ezta? Perez de San Roman: Bai, hala da. Euskararen Eguna antolatu eta indarra eman diogu. Horren harira beste eragileekin harremanak sendotu ditugu: ikastetxeekin, hainbat kirol elkarterekin, udalarekin berarekin. Dinamika ezberdinekin erreferentzia irabazi nahian ari gara, eta gure topagune hau eskaintzen euskalgintzako gainontzeko elkarteei. Bagabiltza, baina badugu bidea egiteko oraindik. Maritxalar: Euskalgintzan ari direnei soilik ez. Arabiar jatorriko haurrek arabiar eskolak hartzen dituzte euskararen etxe honetan larunbatero. Guk azpiegitura uzten diegu horretarako. Haur horiek beraiek eta euren gurasoek Aiko Maikoren talde berezitu batean hartzen dute parte ondoren. Euskarara hurbiltzeko balio die. Esperientzia aberasgarria dela pentsatzen dugu, bi munduak uztartzeko balio du, eta interesgarria da. Hasi berria da esperientzia hori, eta ikusiko dugu zer ematen duen. Zergatik da garrantzitsua euskalgintza batuko duen gunea sortzea? Maritxalar: Hainbat arrazoi daude. Nagusia da, bakoitza helburu zehatz bati begira sortu garela: AEK euskalduntzeko, EHE euskararen kontrako erasoak salatzeko… Beharrezkoa iruditzen zaigu, ordea, hausnarketa orokorrak egin ahal izateko eta inork ukitzen ez dituen eremuak ukitzera iristeko euskalgintza batuko duen gunea sortzea. Gure artean elkarlana egin eta elkar elikatzeko. Zein elkarterekin ari zarete lanean une honetan? Perez de San Roman: Hasieratik AEK, EHE eta Oarsoirriak Errenteria-Oreretan taldea ari dira gurekin. EHEk orain gelditua du  bere jarduna. Aurten, berriz, harremanak estutu ditugu ikastetxeekin, aurten hori izan da gure erronka, ikastetxeekin harremanak sendotzea, eta uste dut urrats handia egin dugula maila horretan. Une honetan, herriko kirol elkarteekin ari gara elkartegintza lanean euskararen erabilera sustatzeko. Zein egitasmo dituzue martxan orain topagunean? Maritxalar: Kuadrillategi, Aiko Maiko eta Mintzalaguna dira egitasmo izarrak nolabait ere. Horiekin batera Xenpelar Bertso Eskola helduen eskolekin ari da, eta haurrei begirakoak ere hasi behar ditu. Olentzero eta Mari Domingi Gabonetan, eta kantu jira hilabetero egiten ditugu. Kantu jirak 10 urte beteko ditu aurten eta Olentzero eta Mari Domingik 15. Zenbat lagunek hartzen dute parte horietan? Perez de San Roman: Mintzalagunean 140 lagunen bueltan gabiltza, Aiko Maikon 120 haur ari dira gehi beste 120 guraso, eta Kuadrillategin 50 bat gazte ari dira une honetan. Helburua ere bada topagunera jendea hurbiltzea. Zertan laguntzea du bertaratzen denak, zein aukera ditu eta zer da eskatzen diozuena? Perez de San Roman: Nahi duenean lagundu dezake etortzen denak, zabalik gaude eta edozer proposa daiteke topagunean. Une honetan hainbat egitasmo  ditugu eta horietan parte har dezake, edo berriak proposatu. Interesen arabera parte har daiteke topagunean, eta interesgune horretan zentratuta. Maritxalar: Zuzenean eskaera egingo dugu. Mintzalaguna egitasmoan jendea behar dugu, mintzalaguntzaileak, une honetan talde batzuk zintzilik ditugulako. Zehazki igandetan behar dugu mintzalaguntzailea, goizetan, eta norbaitek interesa badu gurekin harremanetan jar daiteke. Horretarako goizetan beti  dago zabalik bulegoa. Beste bidea helbide elektronikoa baliatzea da eta horretarako Lau Haizetararen helbide elektronikora mezua bidal dezakete interesdunek. Facebook eta Twitter kontuak ere baditu topaguneak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.