Ereintzako Espainiako Lehen Mailako taldeak partida izango du Usurbilen kontra etxean.

Ereintza eskubaloi taldearen artxiboko irudia
Partida bakarra izango da asteburu honetan. Oporrak direla eta, datorren asteburua arte ez dute jokatuko Errenteria-Oreretako talde gehienek. Ereintzako Espainiako Lehen Mailako taldeak, berriz, partida izango du Usurbilen kontra etxean. Errenteriakoak 21 puntu dituzte eta 10. dira sailkapen taulan. usurbilgoek bederatzi puntu gutxiagorekin, 12. sailkatuta daude.
ESKUBALOIA
Espainiako Lehen Maila
- Ereintza Aguaplast – Ucin Aluminio Usurbil (lar. 18:00) Errenterian.