Aurtengo kanpainan 300 lagunek hartu dute parte eta 1.100 bidoi olio banatu dituzte guztira, 5.550 litro olio.
Eskutik Eskura olioaren kanpaina amaituta baloraziorako txanda heldu da orain. Horren harira bilera deitu du Saretuz taldeak. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan hilaren 7an (osteguna) 19:00etan. Balorazioarekin batera, ideia zaparrada eta afari merienda ere antolatu ditu Saretuzek.

Olio dastaketa Saretuz eta Errigoraren eskutik. Argazkia: Carrera
Aurtengo kanpainan 300 lagunek hartu dute parte eta 1.100 bidoi olio banatu dituzte guztira, 5.550 litro olio.