"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ibaiondo eta bertako kantina enkantean dira

Antxoko frontoia kudeatu eta bertako kantina ustiatzeko kontratua argitara eman dutela iragarri du udalak

Ibaiondo, pilotalekua

Kantina eta kirol instalazioaren kudeaketa, enkantera

Antxoko Ibaiondo  frontoi berriaren kantinaren ustiapena eta pilotalekuaren kirol kudeaketa. Horien kargu hartu beharko du Pasaiako Udalaren esleipena eskuratzen duenak. Martxoaren 31n argitaratu zituzten hitzarmenaren baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaintzak aurkezteko epea hilaren 15ean bukatuko da. Udalak zehaztu duenez, esleipena prozedura irekiz eta enkantez egingo dute. Kontratuaren iraupena 2 urtekoa da, eta bi aldeek adostuta luzatzeko aukera izango da, urtebeteko luzapenen bidez. Ez dute ezarri esleipendunak ordaindu beharreko gutxieneko kanonik. Kantinan otordu xumeak, ogitartekoak, pintxoak eta edariak eskaini ahal izango ditu enkantea irabazten duenak. Kontratu honen xedearen deskribapen zehatza udalaren webgunean topa daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.