"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Udaberriari ongietorria emango diote bihar San Pedron

Askalitz taldeak antolatu du jaia, Proisaren laguntzarekin

Herri bazkariaren irudia

Sanpedrotarrak, Proisa Eguneko herri bazkarian

Udaberri On Festa antolatu dute biharko (hilak 2) San Pedron. Askalitz gazte taldeak antolatu du festa, Proisaren laguntzaz. 12:00etan hasiko da festa, frontoitik abiatuko den poteoarekin. Herri bazkaria izango da ondoren, Antxeta elkartean. Txartelak 10 euro balio du eta posta elektroniko bidez eman behar da izena. Rock kontzertuekin jarraituko du festak. 17:00etatik aurrera kontzertuak izango dira Ertin, Pangea, Indian Feathers eta Tocac@jones taldeekin. DJ batek emango dio bukaera festari. Hilabete oparoa Hilabete osoan izango dira jarduerak San Pedron, guzti-guztiak Proisaren defentsan eta herriko askotariko eragileen partaidetzarekin. Gaur  futbitoko 16 orduak jokatzen ari dira pilotalekuan. Goizean hasi dira partidak. Astelehenean, berriz, musika herri eskolak hasiko du ibilbidea eta hurrengo asteburuan ere izango dira ekitaldiak: gratisferia azoka antolatu dute larunbaterako (hilak 9). Hilaren 16an, larunbata, Proisakide eguna ospatuko dute, eta hurrengo egunean, Ander Fernandezek bere diskoa aurkeztuko du Ertin. Apirileko  egitarauari hilaren 23rako programatu dituzten kafe kontzertuekin emango diote bukaera. Ertin izango dira kontzertuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.