Imaz-Arteaga eta Arretxe-Albistu partidak jokatuko dituzte, 22:00etatik aurrera.

Ander Imaz Madalensoron, debuteko partidan
Datorren ostiralean esku huskako bi pilota partida ikusteko aukera izango da Madalensoro frontoian. 22:00etan hasiko da pilota jaialdia, Promozio Txapelketako final zortzirenei dagokion norgehiagokarekin. Ander Imaz oiartzuarrak Asier Arteaga donostiarraren jokatuko du.
Partida estelarra, berriz, EPELek antolatzen duen Buruz Buruko Txapelketari dagokio. Iker Arretxe luzaidarra eta Jon Ander Albisu ataundarra ariko dira nor baino nor. Hogei euro balio ditu bi partidak ikusteko sarrerak.