Bigarren itzulia emaitza onekin hasi duten arren, bi partida jarraian galdu ditu Oiartzunek, sailkapenaren goialdean dauden taldeen kontra.

Oiartzuarrek ezin izan zuten punturik batu.
Bigarren porrota jarraian pairatu zuen atzo Oiartzun Kirol Elkartearen talde nagusiak. Valentzia bosgarren sailkatua jaso zuten eguerdian Karla Lekuonan. Sailkapenean dagoen bien arteko aldea nabaritu zen, valentziarrak joko ona egiten hasi baitziren zelairatu bezain pronto. Kanpokoek ez zuten aukera gehiegirik izan, baina baloiaren jabetza mantendu zuten, eta oiartzuarren kontraerasoak ongi gelditu zituzten.
24. minutuan iritsi zen lehenengo gola. Arantxak lortu zuen, buruz, korner baten ondoren. 0-1eko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira. Aldageletatik bueltan,
che-ek etxekoen atea setiatu zuten, eta 51. minutuan Claudia Zornozak bigarren gola lortu zuen, urrutitik egindako jaurtiketa batean. Partida kontrolpean izan zuten bisitariek, baina oiartzuarren defentsa lanak aldea handitzea eragotzi zien.