'Gure kabuz ala hil' dokumentala emango dute larunbatean
Kapitalismotik kanpo Euskal Herrian egiten diren hainbat proiektu ezagutarazten ditu dokumentalak. Alternatiben Oihartzunari begira antolatu dute emanaldia.
Gure kabuz ala hil dokumentala hainbat egile gazte eta “prekariok” egin dute
Alternatiben Oihartzuna hausnarketa, aldarrikapena eta ospakizuna uztartzen dituen ekitaldia egingo dute hilaren 16an. Motorrak berotzen hasteko, Alternatiben Oihartzuna topagunean jorratuko dituzten hainbat gai hizpide dituen Gure kabuz ala hil dokumentala emango dute datorren larunbatean.
Ikus-entzunezkoan, kapitalismotik at kokatzen diren hainbat proiektu alternatibo ezagutarazten dituzte, Euskal Herri osokoak. Hainbat arlokoak dira egitasmo horiek: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Denen ezaugarri komuna auzolana dela nabarmendu dute egileek.
Gure kabuz ala hil dokumentalaren emanaldia 18:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.