Goi mailako futbola izango dute hizpide 'Kirolez Blai' saioan, etzi

Oiartzungo KEko hiru jokalari, Jon Alkorta entrenatzailea eta Maitane Toledo prestatzaile fisikoa izango dira Joxe Migel Lopez saioren aurkezlearekin.

kirolez blai oke

Oiartzun KEkoak, ‘Kirolez Blai’ saioan

Goi mailako futbola izango dute hizpide etzi eguerdian, Oiartzun Irratiko Kirolez Blai saioan. Izan ere, Oiartzun Kirol Elkarteko lehen taldeko hiru jokalari gonbidatu Joxe Migel Lopezek: Alazne Intziarte Lolo, Anne Mugarza eta Nerea Abances Napo. Euren entrenatzaile Jon Alkorta eta prestatzaile fisiko Maitane Toledo ere saioan izango dira. Kirolez Blai asteazkenean emitituko dute, 13:15ean hasita. Errepikapena, berriz, arratsean izango da, 20:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.