Xanistebanak prestatzen hasiko dira asteartean
Hilean behin elkartuko dira. Asteartean iazko xanistebanak errepasatu eta balorazioa egingo dute.
Jai Batzordea lehen aldiz bilduko da asteartean, aurtengo xanistebanak prestatzeko asmoz. Manuel Lekuona liburutegian elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Abuztuko festetan ekitaldiren bat antolatu nahi duen eragile, elkarte edo norbanakoak gonbidau dituzte bertan parte hartzera.
Hilero bilduko dira xanistebanak prestatzeko, uztailera bitartean. Lehenengo bileran iazko jaien balorazioa egingo dute, aurntegoei begira. Iazko festei errepasoa emanda, aurten ekitaldi berriak sartzeko aukeraz aztertzen hasiko dira.