Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egingo dute asteartean

Oiartzuarren herenak egin zuen errenta aitorpena euskaraz, iaz. Kopuru hori handitzea nahi dute.

errenta aitorpena

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatuko dute asteartean.

Hamar urtetan, Oiartzunen, euskaraz egiten diren errenta aitorpenen kopurua %6,2tik %34,2ra pasatu da. Lorpen handia bada ere, oraindik herritar askok diru kontuak gaztelaniaz egiteko joera dutela nabarmendu du Ttur-ttur Euskaltzaleon elkarteak. Horregatik, dei berezia egingo diete datorren asteartean errenta aitorpena euskaraz egin edo egingo dutenei, 19:00etan, Done Eztebe plazan ager daitezen. Gainontzeko oiartzuarrak animatzeko argazkia aterako dute bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.