Azken ordu erdia soberan egon zen

Emakumeen Lehen Mailako taldeak 3-0 galdu zuen Madrilen. Udalerriko gainontzeko taldeek puntuak eskuratu zituzten.

atletico oiartzun ke

Cerro del Espinon hasieratik zelairatu ziren jokalariak.

Arerio gogor baten zelaia bisitatu zuen Oiartzunek atzo. Atletico Madrilen aurka ongi jokatzen hasi ziren oiartzuarrak, eta eurek izan zuten partidako lehen aukera, 3. minutuan. Ordutik aurrera, zelai erdian pilatu zen jokoa, eta defentsan ongi eutsi zioten oiartzuarrek. 20. minututik aurrera gehiago hurbiltzen hasi ziren zurigorriak, eta urdinek ongi eutsi zioten setioari. Markagailua hutsean zutela joan ziren aldageletara. Bigarren zatiko 18. minutuan lortu zuten etxekoek lehenengo gola. Zazpi minutu beranduago, zorte txarreko jokaldi batean, Estik bere atean sartu zuen gola. Jon Alkorta entrenatzaileak egindako aldaketek ez zuten eraginik izan, eta partidaren behin betiko emaitza 80. minutuan finkatu zuten. Hogei puntu ditu Oiartzunek, eta jaitsiera postuak hamar puntura ditu. Bolada txarrean dago Oiartzun, baina arerioak gogorrak izan direlako. Datorren larunbatean Oviedo Moderno jasoko dute Karla Lekuonan, 16:30ean. Azken aurreko sailkatuak dira asturiarrak, eta emaitza ona lortzeko aukera dute oiartzuarrek. Herriko gainontzeko taldeek emaitza onak lortu zituzten. Honakoak dira emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Ordizia-Oiartzun: 1-4.
Gizonen Lehen Erregionala igoera fasea
  • Orereta-Kafea-Oiartzun B: 3-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Euskal Liga
  • Aretxabaleta UDA-Oiartzun: 1-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Laskorain-Power Rangers: 3-6.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
  • Miren Taberna-Plaza Berri Sport: 10-1.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Alde Zaharra B: 67-48.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.