Hil ala biziko partiden fasean sartu da pala txapelketa irekia

Kanporaketetan buru belarri sartuta daude txapelketan parte hartzen ari diren palistak. Hamar norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan.

euskal herriko pala txapelketa irekia

Antxordoki, Arriaga, Bengoetxea epailea, Errasti, Esnaola eta Roteta. Makurtuta, Aldanondo, Rekarte eta Arana aita semeak.

Pasa den asteburuan, Girizia elkarteko pilota sailak antolatutako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren hamar partida jokatu zituzten. Guztiak kanporaketak, eta partiden irabazleek soilik egingo dute aurrera. Bihar eta etzi beste hamar partida jokatuko dituzte Madalensoron (ikus egitaraua behean). Lehen Mailako hiru kanporaketak oso orekatuak izan ziren, nahiz eta emaitzek kontrakoa eman dezaketen aditzera. Bigarren Mailan, berriz, beteranoek euren ofizioa erakutsi zuten. Honakoak dira aurreko asteburuko emaitzak: Lehen Maila
  • Zabala-Dagerre/Elejalde-San Miguel: 25-19.
  • Arriaga-Antxordoki/Errasti-Esnaola: 25-16.
  • Ramos-Zubimendi/Ubeda-Arroniz: 21-25.
Bigarren Maila
  • Egialde-Etxarri/Epelde-Azpiroz: 13-25.
  • Berho-Goñi/Legarreta-Legarreta: 25-15.
  • Loidi-Urdanpilleta/Iribar-Nuin: 25-12.
Hirugarren Maila
  • Mendigain-Zelaia/Otxoa-Izkierdo: 25-13.
  • Arruti-Murua/Larrañaga-Epelde: 25-09.
  • Aldanondo-Rekarte/Arana-Arana: 13-25.
  • Virgilio-Roteta/Getaria-Bidegain: 25-22.

Asteburuko partidak

Bihar, 08:30ean
  • Beloki-Santamaria/Karrera-Otxoa (Hirugarren Mailako final zortzirenak).
  • Matxain-Gametxo/Mitxelena-Laborde (Bigarren Maila).
  • Etxenike-Ibarra/Katalintxo-Izoztegi (Bigarren Maila).
  • Rodriguez-Murgiondo/Barbulo-Aranjuelo (Bigarren Maila).
Bihar, 15:00etan
  • Ferreiro-Goñi/Etxabe-Contreras (Hirugarren Maila).
  • Landa-Olaizola/Arruti-Polo (Bigarren Maila).
Etzi, 08:30ean
  • Zabala-Dagerre/Ubeda-Arroniz (Lehen Mailako finalerdia).
  • Alegria-Manterola/Rikondo-Pagoaga (Hirugarren Mailako final zortzirenak).
  • Aroztegi-Aroztegi/Ormazabal-Muñoa (Bigarren Mailako final zortzirenak).
  • Larralde-Zumeta/Duarte-Koka (Lehen Mailako final laurdenak).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.