Demoarso prozesua jarraituko duen Adosgunea aurkeztu dute

Jatorri ezberdineko 37 lagunek osatu dute lan taldea. Helburua herri kontsultak bermatzea eta haren baloreak zabaltzea da.

adosgunea

Errenteria-Oreretako Niessen kulturgunean aurkeztu dute Adosgunea.

2017ko martxoaren 19a ikusmiran duen lan taldea aurkeztu dute gaur goizean: Adosgunea. Datorren urtean, Demoarso izenarekin, herri kontsultak egingo dituzte Oarsoaldeko lau udalerrietan. Adosgunearen helburua prozesuaren jarraipena egitea da, gardentasuna, parte hartzea eta adostasuna bermatze aldera. Guztira 40tik gora lagunek osatzen dute Adosgunea. Euskal Herrian herri kontsulta dezente egingo dira, eskualdeka edo udalerri mailan, eta Oarsoaldekoa da prozesu propioaren jarraipena egingo duen lehenengoa. Horrela, kontsultaren beraren baloreak zabalduko eta bermatuko ditu lan taldeak, eta beteko ez balira, neurri zuzentzaileak aplikatuko lituzke. Errenteria-Oreretako Niessen kulturgunean egin den aurkezpenean azaldu dutenez, udalerri bakoitzak bere kontsulta egingo badu ere, Adosguneak eskualde mailako izaera izango du. Jatorri ezberdinetako lagunak bildu ditu Gure Esku Dagok, Adosgunea osatzeko. “Harro esan dezakegu gure eskualdean talde hau osatzeko pertsona egokiak asko direla gure eskualdean”, adierazi du Imanol Esnaola Demoarsoko kideak. “Eskualdeko bizimodua aberasten lan egiten duten pertsona horien ordezkaritza bat bildu nahi izan dugu”, gaineratu du. Horrela, Adosgunea osatzen dutenak “kriteriodun pertsonak, bere eguneroko lanarekin eta gure artean duten konpromisoagatik ezagunak” bezala definitu ditu Esnaolak. Honakoa da Adosgunea osatzen duten pertsonen zerrenda:
  • Ion Collar Rioseco. Ahal Duguko kidea eta Irabaziz hautesle elkargoko zinegotzia. (Errenteria-Orereta).
  • Paco Alvarez Barral. Abokatua eta Euskadiko Ezker Sozialistako eleduna. (Errenteria-Orereta).
  • Xabier Oleaga. Kazetaria. (Errenteria-Orereta).
  • Anjel Mari Elkano. Irakaslea eta Gure Esku Dagoko kideak. (Errenteria-Orereta).
  • Naroa Iturri. Kazetaria. (Errenteria-Orereta).
  • Jose Mari Izagirre Soraluze. (Errenteria-Orereta).
  • Elixabete Pescador Uralde. Kirol eragilea. (Errenteria-Orereta).
  • Patxi Astibia Arana. Gizarte aktibista. (Errenteria-Orereta).
  • Maddalen Dorador Rubio. Sindikalista. (Errenteria-Orereta).
  • Juan Mari Madinazkoitia Elvira. Kirol eragilea. (Errenteria-Orereta).
  • Joxe Migel Garmendia. Biologoa. (Lezo).
  • Estanis Karrera. Musikaria eta irakaslea. (Lezo).
  • Joxe Juan Ugalde. Kazetaria. (Lezo).
  • Miren Hormazabal. Gizarte aktibista. (Lezo).
  • Agustina Pontesta. Lezoko bake epaile ohia. (Lezo).
  • Aitor Sarasola. Kontu hartzailea eta alkate ohia. (Lezo).
  • Juani Urkizu. Irakasle erretiratua. (Lezo).
  • Aitor Sarasua. Gizarte aktibista. (Lezo).
  • Mikel Arrizabalaga. Irakaslea eta alkate ohia. (Lezo).
  • Jon Gaztelumendi Uribarren. Irakaslea. (Oiartzun).
  • Aitzol Perez de San Roman. Lau Haizetara eta euskalgintzako kidea. (Oiartzun).
  • Igor San Jose. Sindikalista. (Oiartzun).
  • Roman Irigoien. Erretiratua. (Oiartzun).
  • Joseba Olaziregi. Bankako langilea. (Oiartzun).
  • Aiora Perez de San Roman. Sexologoa eta alkate ohia. (Oiartzun).
  • Arantza Manterola. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria. (Oiartzun).
  • Elene Oiartzabal. Medikua. (Oiartzun).
  • Idoia Rekalde. Irakaslea. (Oiartzun).
  • Xanet Arozena. Musikaria eta zinegotzi ohia. (Oiartzun).
  • Joxe Angel Arbelaitz. Abokatua eta kultur sustatzailea. (Oiartzun).
  • Alazne Garmendia. Abokatua. (Oiartzun).
  • Imanol Esnaola. Gaindegiako koordnatzailea. (Oiartzun).
  • Jexux Olaziregi. Gure Esku Dagoren Gipuzkoako koordinatzailea.
  • Edurne Urtizberea. Kudeatzailea. (Pasaia).
  • Sergio Ekiza. EAJko zinegotzia. (Pasaia).
  • Erik Rios Salazar. Ikaslea eta zinegotzi ohia. (Pasaia).
  • Urko Etxebeste. Kazetaria. (Pasaia).
  • Juncal Mintegia. Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakaria. (Pasaia).
  • Mikel Astarloza. Kirol arloko profesionala. (Pasaia).
  • Maixabel Zuazo. (Pasaia).
  • Juan Karlos Alduntzin. Irakaslea, Pasaiako alkate ohia. (Pasaia).
  • Julian Osa. Arraun arloko eragilea. (Pasaia).
  • Asier Enbil. Asgarth musika taldeko kidea. (Pasaia).
  • Jose Ignacio Elortegi. (Pasaia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.