Mailari eustea hurbilago du herriko talde nagusiak. Gainontzeko taldeek, bigarren astez jarraian, emaitza positiboak lortu zituzten.
OIartzuarrek hurbilago dute mailari eustea
Aurreko jardunaldietan emaitza kaskarrak pilatu ondoren, hiru puntuak eskuratu zituen Oiartzunek pasa den larunbatean. Emakumeen Lehen Mailako azken aurreko sailkatua, Oviedo Moderno, jaso zuten Karla Lekuonan. Zelaira ongi atera ziren bisitariak, baina Esti Bajok, buruz, partidako ordu laurdena baino lehenago sartu zuen norgehiagokako gol bakarra.
Partidaren kontrola hartu zuten urdinek, baina ez zituzten aukera asko sortu. Atsedenaldiaren ondoren, asturiarrak intentsitate handiarekin zelairatu ziren, baina pixkanaka urtzen joan ziren. Etxekoek aukera bikoitza izan zuten aldea handitzeko, baina Oviedokoen atezainak geldiketa txukunak egin zituen. Jokoa zelai erdian pilatu zen, eta bisitariek izan zituzten bi aukerak ez zituzten probestu. Datorren urtean Lehen Mailan jarraitzea esku-eskura dute Jon Alkortaren neskek.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun-Euskalduna: 2-2.
Gizonen Lehen Erregionala igoera fasea
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers-Makax 25 urte: 6-1.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Goierri-Miren Taberna: 3-5.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak-Donostiako Atletiko: 66-60.