Metrokoadroka kolektiboak izango du azken mikroerrezitaldia egiteko ardura, datorren ostegunean.
Metrokoadroka kolektiboak izango du ‘Hautudeterminazioa’ era dramatizatuan irakurtzeko aukera.
100TZE Sormen Espazioak antolatutako 21 aulki mikroerrezitaldi zikloaren azkeneko saioa egingo dute datorren ostegunean. Metrokoadroka kolektiboak
Hautudeterminazioa izeneko irakurketa dramatizatua egingo du. Ostegunean izango da, 19:30ean, Arraskularre kaleko lokalean.
Hautudeterminazioa emanaldia Jakin aldizkariaren ekimenez sortu zen,
Euskara estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldiaren barruan. Umore absurdoa, saiakera, teatroa eta poesia uztartzen ditu emanaldiak. Metrokoadroka kolektiboko Amaia Corral eta Oier Guillan egongo dira oholtza gainean.
Toki mugatua egonik, emanaldietarako erreserba egin beharko dute publiko moduan joan nahi dutenek,
e-posta bidez edo telefono bidez —652 70 15 53 zenbakira deituta— egin beharko dute.
Laugarren mikroerrezitaldi saioarekin itxiko dute 21 aulki zikloa. Aurretik Josu Landa, Goiatz Labandibar eta Jose Luis Otamendi idazleak aritu dira 100TZE Sormen Espazio Espazioan.