Etxebarrin jokatutako Euskadiko Judo Txapelketan urrezko domina lortu du, Haur Mailan.
Iker Fernandez, podiumaren goiko koskan.
Euskadiko Judo Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Etxebarri (Bizkaia). Iker Fernandez lezoarrak Haur Mailan urrezko domina lortu zuen, eta ondorioz, Madrilen jokatuko duten Espainiako Judo Txapelketan izango da.
Bere borrokaldiak ongi lehiatu zituen, eta ondorioz txapela janztea eskuratu zuen. Sportland Oarsoaldea taldeko judoka beterano bakarra da Fernandez. Maddi Lertxundiren laguntza eskertu dute kirol taldeko arduradunek.