Ekainean, uztailean eta abuztuan jokatuko dituzte eskuz pasakako txapelketako partidak. Hilaren 13ra arte eman daiteke izena.
Eskuzko pasaka txapelketa ekainean hasiko da. Irudian, Euskal Jaiko erakustaldia.
Ekainean, uztailean eta abuztuan Eskuzko Pasakako V. Txapelketa jokatuko dute, Txost pilota taldeak antolatuta. Bertan parte hartzeko epea zabaldu dute jadanik, hilaren 13ra arte. Gipuzkoako Esku Pilota Federaziora e-posta bidezko mezu bat bidaltzen eman daiteke izena, edo Txosteko arduradunei telefonoz deituta. Honakoak dira zenbakiak: 610 45 23 25 (Nekane), 695 78 93 45 (Ainhoa) eta 670 04 76 01 (Joxe Mari).
Hainbat mailatan banatuko dute eskuzko pasakako txapelketa: Lehen Maila eta Gipuzkoako Txapelketa; herrikoia; emakumezkoak eta gaztetxoak.