Hondakinen tasa ordaintzen hasi daiteke gaurtik aurrera
Ekainaren 30era arte ordain daiteke tasaren lehen seihilekoa.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera ordain daiteke hondakinen tasaren lehenengo seihilekoa. Ordaintzera banketxetik pasatu behar duenak ekainaren 30era arte izango du epea. Ordainketa helbideratuta duenari, berriz, maiatzaren 30ean kobratuko diote tasa.