Oiartzun Kirol Elkartearen talde nagusiak 4-0 galdu zuen Tenerifen.
Gure Txokoaren etxean nagusi izan ziren oiartzuarrak.
Areto futboleko Power Rangersek eskura izan zuen Gipuzkoako Bigarren Maila eramatea, baina Gamon Aker liderrak ez zuen hutsik egin. 3-4 irabazi zuten oiartzuarrek, Beran, baina errenteriarrek ordu berean Beraunen jokatu zuten partidan gailentzea lortu zuten. Datorren ostiralean, 20:30tik aurrera, Lehen Mailara igotzeko play-offeko partida jokatuko dute, Elorsoron, Cecilia Frutadenda Kebab Lasarte taldearen kontra. Beste kanporaketan Gamon Aker eta Makax 25 urte neurtuko dira. Bi irabazleek mailaz igotzeko txartela eman dezakeen finala jokatuko dute.
Bestalde, Emakumeen Lehen Mailako taldea esku hutsik bueltatu zen Tenerifetik. Granadilla Surren kontra 4-0 galdu zuten Jon Alkortak entrenatutako taldeak. Ongi zelairatu ziren oiartzuarrak, baina ez zituzten aukerak aprobetxatu. Joko hobea egin zuten etxekoek, eta bi minututan bi gol sartu zituzten. Modu nabarmenean nagusi izan ziren etxekoak. Oiartzunek hamabigarren postuan jartzen du, jaitsiera postuetatik hamahiru puntura. Maila matematikoki mantentzeak itxoin beharko du.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Maila
- Granadilla Sur-Oiartzun: 4-0.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Gizonen Lehen Erregionala igoera fasea
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Gure Txokoa-Power Rangers: 3-4.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Miren Taberna-Zaldibia: 5-0.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Mundarro-Oiartzungo Saskilagunak: 44-57.